Ezezagunok Antzerki Elkartea, Gironako Antzerki Jaialdi Internazionalera
Irungo antzerki konpainiaren 'Exactamente diversa' lana hautatu dute eta abuztuaren 31n taularatuko dute.
Ezezagunok Antzerki Elkarteak iragarri du hogei eta laugarren Gironako Antzerki Jaialdi Internazionalerako (FITAG 24) hautatua izan dela. Komediazko Exácticamente diversa antzezlana taularatuko dute abuztuaren 31n.
Irungo antzerki taldeak hautaketa “garaipena” dela uste du eta Ana Perez, konpainiaren sortzaileari eskaini diote lorpena. “Bere pasioa eta lana inspirazio iturri da guretzako” azaldu dute. Bere legatuak bizirik jarraitzen duela “antzezpen bakoitzean eta ematen dugun urrats bakoitzean” bukatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario