Naroa Zubimendi nazioarteko txapeldun, eta Malen Juaristi bidean
Kroaziako Nazioarteko Maratoian lehiatuko da Juaristi. Aldiz, Naroa Zubimendi zilarrezko dominarekin itzuli da Kanadan egindako 23 Urtez Azpiko Nazioarteko Txapelketatik.
Espainiako Maratoi Kopa eta Espainiako Maratoi Txapelketa egin dituzte pasa den asteburuan Pontevedran, eta emaitza ikaragarriak lortu dituzte Santiagotarrakeko piraguistek: zazpigarren postu bat taldean maratoi laburrean, eta hamabosgarren postua maratoi luzean. Gainera, Malen Juaristi jubenilak txartela lortu du Kroaziako Nazioarteko Maratoirako, K2 ontziarekin Laura Gigaredorekin batera.
Ostiralean jokatu zen maratoi motza, eta 3.000 metro egin behar izan zituzten. Nora Arana kimuak seigarren sailkatzea lortu zuen, eta Lukas Cabezon kimuak, berriz, bederatzigarren. Jubenil maskulinoetan, Alex Arana zortzigarren izan zen, Markel Juaristi hamahirugarren eta Jon Cecilia hamabosgarren. 23 urtez azpiko maskulinoetan, Beñat Arsuagak bosgarren bukatu zuen eta Unai Amostegik hamaikagarren.
Larunbatean maratoi luzearen txanda izan zen eta June Arrastua eta Eider Cecilia kimuek urrezko domina jantzi zuten. Lukas Cabezon bederatzigarren izan zen berriro ere eta Jon Cecilia hamargarren jubenilen kategorian. Aldiz, K2 ontzietan aritu ziren Alex Arana eta Markel Juaristi laugarren sailkatu ziren, eta Nahuel Sanchezek eta Aimar Mirandak zazpigarren.
Bi emaitza handi horiek eta Juaristiren klasifikazioak “borobildu” egiten dutela Santiagotarrekeko piraguisten denboraldia azaldu du klubak. Malen Juaristiren hitzordu handia urriaren 19tik 22ra izango da Kroaziako Metkovic hirian. Beraz, Juaristik ez du bere denboraldia bukatu.
Naroa Zubimendi
Kanadan izan da hilaren 18tik 24ra Naroa Zubimendi Santiagotarrakeko arraunlaria, 23 Urtez Azpiko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Espainiako Selekzioa ordezkatzen aritu da Emma Alimbauekin batera, eta munduko txapeldunorde bukatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario