sábado, 10 de agosto de 2024

TAO tarifa eguneratu eta app berria martxan jarri dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 9 de Agosto de 2024.




TAO tarifa eguneratu eta app berria martxan jarri dute

Abuztuaren 1etik aurrera Presto Parking enpresak kudeatuko du TAOa jartzeko aplikazioa.

Azken osoko bilkuran 2024ko tasak eta zergak onartu zituzten. Haatik, TAO zerbitzuak tarifa berria izango du aurrerantzean. Bestalde, TAO tiketak kudeatzeko app berria martxan jarri berri dute. Abuztuaren 1etik aurrera Presto-Parking enpresak kudeatuko du zerbitzua. Udalak deitoratu egin du orain arteko egoera eta erabiltzaileengan eragin dituen eragozpenak. Baita aurreko enpresak igorri zituen mezuek eragindako nahasmena ere.

 

Udalak mugatutako eremuan aparkatzeagatik, orduro (BEZa barne):
  • Gune urdinean: 1,40 euro.
    • Kiroldegiko aparkalekuan ibilgailua aparkatzen duten udal kiroldegiko erabiltzaileak: 0,70 euro.
  • Gune berdean:
    • Lehenengo bi orduak: 1,20 euro.
    • Hirugarren eta laugarren orduak: 0,50 euro.
    • Laugarren ordutik gora (30 minutu): 0,25 euro.
  • Parkimetro pertsonalarekin:
    • Lehenengo bi orduak: 1,00 euro.
    • Hirugarren eta laugarren orduak: 0,50 euro.
    • Laugarren ordutik gora (30 minutu): 0,25 euro.

No hay comentarios: