Xantalengo Jaiak, hastear
Bihar eta etzirako egitarau oparoa prestatu du Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak.
Alde Zaharreko auzotarrak Xantalen jaietarako prest dira. Bihartik (hilak 17) igandera bitarte (hilak 18) festa izango da nagusi, egitarau oparoa prestatu baitu Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak auzotarrekin batera.
Egitarauari lotuta, urtero lez, Txapelaundi Saria banatuko dute (igandean izango da banaketa), “auzoaren sustapenean, hobekuntzan eta garapenean esanahia” duten lagunak omentzen dituzte. Aurten, bada, Manolo Monserratek jasoko du, prozesu parte hartzaile batean bera izan baita bozkatuena. Aho batez hartu dute erabakia.
Ondorengoa da asteburuko egitaraua:
Larunbata:
- Lehen orduan, txistularien diana.
- 10:00: Ama Xantalen ermitak ateak zabalduko ditu.
- 11:00: Auzoko hildakoen omenezko meza, 2023ko urteko Txapelaundi sariduna eta Azokoak abesbatzaren ahotzez lagunduta.
- 12:00: Ermitako plazatxoan XI. Txapelaundi Saria banatuko dute, eta ondoren, mokadutxoa izango da.
- 19:00: Danborrada abiatuko da Xantalen ermitatik (azken entsegua gaur izango da, 19:00etan, elkartearen lokalean).
Igandea, Xantalen Eguna:
- 9:00: Esteban Velasco Bernal maisuak auzorako konposatutako diana joko du auzoko txokoetan.
- 10:00: Ama Xantalen bisitatzeko zabalduko dute.
- 12:30: Irun Hiria Bandak Urdanibia Plazan kontzertua eksainiko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario