viernes, 13 de septiembre de 2024

David Nuñok osasun publikoaren alde lan egitea eskatu du

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 13 de Septiembre de 2024.

David Nuñok osasun publikoaren alde lan egitea eskatu du

Nuñok azaldu du anbulatorioa eraikitzea edo instalazioak hobetzea alde batera utzi eta azken urteetan eskatzen denari heldu behar zaiola.

Elkarrekin Podemosek uztaileko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu zuen. Bertan, eskualdeko ospitaleko 5. unitatearen egoera salatzen zuen. Hain zuzen, mozioak ebakuntza gelen eta eskualdeko osasun beharrak eztabaidatzeko Erakunde arteko Mahai baten sorreraren inguruko informazioa eskatzen zuen; mahai horretan talde politikoak eta elkarteak egongo lirateke ordezkatuta.

“Mozioari buruzko erabakia mahai gainean uztea izan zen adostu zena, irailera begira uzteko. Ez da gure taldeak nahi zuena; ez dugu talde sozialisten jarrera ulertzen”, dio David Nuño Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak.

Eta gehitu dute udan zehar Osasun Bidasoa Plataformak dokumentu estrategiko bat egin duela Bidasoa Eskualdeko osasungintzarako: “Lan handia egin dute; pena izango litzateke politikakeriagatik ezerezean geratzea”, adierazi du Nuñok.

Ildo horretatik, talde politikoei eskualdeko osasunaren aldeko mozio bat aurrera ateratzeko deia egin die Nuñok, Osasun Bidasoa Plataformak landutako dokumentua kontuan hartzeko eta Erakunde arteko Mahai batean elkarrizketarako oinarri izateko.

“Uztailean aurkeztutako mozioare espiritua, egoera jakin bati babesa ematea eta informazioa eskatzea zena, galdu egin da”, salatu du Nuñok, baina gehitu du orain aitzakia ona dutela Erakundeen arteko Lan Mahai hori eskatzeko.
 
Bozeramaileak azaldu duenez, “sakontasun handia duen” oinarri horren gainean egin behar da urte hauetan eskatzen den guztia, “hirugarren anbulatorioa eraikitzea edo instalazioak hobetzea alde batera utzita”.

No hay comentarios: