Erletxea berriro bueltan gizarte-prestazioei buruz informatzeko
Larreaundi-Olaberria auzo elkartean egongo dira hilaren 9tik aurrera, ohiko ordutegian.
Udaran etenaldia egin du Erletxeak eta berriro martxan jarriko direla jakinarazi dute gaur. Hilaren 9an jarriko dira berriro lanean eta gizarte prestazioei buruzko Bulego Alternatiboa irekiko dute. Larreaundi-Olaberriko auzo elkartean egongo dira, 12:00etatik 13:00etara eta gerturatu ezin duenak mezu elektroniko bat bidal dezake.
Aurreko urteetan bezala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera, pentsioen osagarria edota etxebizitzari buruzko galderak erantzuten saiatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario