Tailer andana, mugikortasun asteari begira
Hilaren 17tik 22ra jarduera ezberdinak antolatu dituzte pedagogia egitea helburua. Bizikleta hirian erabiltzeko tailerra edota bizikleta martxa herrikoia egingo dira.
Europako Mugikortasun Astea dela eta, jarduerak antolatu ditu Irungo Udalak, eta horiek aurkezpena egin dute Borja Olazabal Mugikortasun ordezkariak, Sergio Javier Segurtasunerako ordezkariak eta Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkariak.
Hilaren 17an hasiko da programazioa, eta bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktiko bat eskainiko du Udaltzaingoak. Amaiera hilaren 22a izango da, Autorik gabeko Munduko Egunean. Azken egun honek Igandero jarduerarekin egingo du bat eta Kolon ibilbidea itxiko dute. [Programazioa osorik, bukaeran].
Hilaren 17a eta 19a, asteartea eta osteguna
- Bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktikoa, Irungo Udaltzaingoaren eskutik.
- Ordutegia:
- Hilaren 17an, 10:00etatik 13:00etara, eta hilaren 19an, 15:30etatik 18:30etara.
- Lekua: Bideko segurtasunerako Ibarlako zentroa.
- Izen ematea: hilaren 17ra arte, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Hilaren 18a, asteazkena
- Nagusikleta, Balazta eta Nagusilan elkarteen eskutik.
- Ordua: 17:15ean.
- Lekua: Caser Anaka egoitzan.
Hilaren 20a, ostirala
- Mugikortasun jasangarriaren edo bideko segurtasunaren inguruko ihes gela, Euskaperen eskutik.
- Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Urdanibia plaza.
Eskola bidea eta Bizibusa, Oharki Taldearen eskutik. (Aurrerago jardueraren informazio gehiago eskainiko dute).
Hilaren 22a, igandea
- Bigarren eskuko bizikleten azoka, Txingudiko Zerbitzuen eskutik.
- Ordutegia: 10:00 – 14:00.
- Lekua: Zabaltza plaza.
- Bizikletak konpontzeko kamioia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
- Ordutegia: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Zabaltza plaza.
- Bizikleta martxa herrikoia, Irungo Udalaren eskutik.
- Ordutegia: 10:45etatik 12:00etara.
- Lekua: Zabaltza plaza (irteera eta helmuga) eta Urdanibia plaza (txirrindulariek hamaiketakoa egiteko postua).
- Igandero: autorik ez Colon ibilbidean
- Autorik gabeko Munduko Egunean, 10:00etatik 19:00etara bitartean, bizikletek, trizikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek bakarrik zirkulatu ahalko dute Kolon ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario