jueves, 12 de septiembre de 2024

Txaranga Eguna hilaren 14an ospatuko da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 11 de Septiembre de 2024.

Txaranga Eguna hilaren 14an ospatuko

da




Egun osoan zehar Irungo kaleetan zehar ibiliko dira bost txaranga: Los Perolas, Burrunba, Peña Poteo, Gauerdi eta Los Trankilos.



Beste urte batez Txaranga Eguna ospatuko da Irungo karriketan. Perkusio eta haizezko instrumentuen talde hauek Euskal Herriko festetako ezinbesteko giro animatzaileak dira eta horretan arituko dira bihar ere, hilak 14. Egun osoko festa izango da, goiz nahiz arratsaldez, eta Zabaltza plazatik, Luis Marianotik, San Juan plazatik eta Urdanibia plazatik ibiliko dira. 

Guztira bost txaranga eta elektrotxarangek hartuko dute parte. Lehenbizi, 11:00etatik 13:00etara, Los Perolas arituko da. Burrunba elektrotxaranga 11:30etan hasiko da eta 13:30ak arte egongo dira. Peña Poteoren txanda, 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Gauerdirena 19:00etatik 21:00etara. Azkenak, Los Trankilos izango dira, 19:30etatik 21:30etara.

No hay comentarios: