jueves, 3 de octubre de 2024

Meningitisa ikusarazteko, udaletxea berdez

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 3 de Octubre de 2024

Meningitisa ikusarazteko, udaletxea berdez

Gaur iluntzean berdez argiztatuko da udaletxea, meningitisaren aurkako kontzientzian eragiteko.

Osasun langileen lana eskertzeko iaz behin baino gehiagotan argiztatu zuten udaletxea, urdinez ere.

Gaurkoa Meningitisaren aurkako Munduko Eguna da eta Irungo Udalak orlegiz piztuko du udaletxearen fatxada. Eskari hau Meningitisaren aurkako Espainiako elkarteak egindakoa da, eta argi horiek 20:10ean piztu eta 23:00etan itzaliko dituzte.

Ekimen honen xedea, gaixotasunaren gaineko kontzientziazioan eragitea da. Izan ere, gaixotasun infekzioso bat da ondorio larriak eragin ditzake, baita heriotza ere. Espainiako Estatuan familiei gehien kezkatzen dien gaixotasunetako bat dela azaldu du udalak. Informazio gehiagorako, jo honako webgunera.

No hay comentarios: