Irungo Udaleko Berdintasun eta LGTBIAQ+ Dibertsitate zerbitzuak antolatuta, Julia Iruretagoyena Berdintasun Bekaren lehen edizioko irabazleak, Ana Galdos Monfortek, Irungo Emakumeen Etxean aurkeztu zuen atzo jendaurrean bere ikerketa, 'Espazio femeninoak Berpizkundearen amaieran. Emakume irundarren bizitza, lana eta memoria', izenekoa.

Hitzordura bertaratutako ehun erdi pertsona ingururen aurrean, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko historialari eta ikertzaileak jendaurrean azaldu zuen XV. eta XVI. mendeetako emakume irundarrek nola definitu eta birdefinitu zituzten euren espazio eta rolak eraldatzen ari zen mundu batean, Erdi Aroaren amaiera eta Modernitatearen hasiera aldera.

XV. eta XVI. mendeetako emakumeen bizi-esperientzien panoramika bat erakusten duen ikerketa, Irungo historia bera osatu eta sakontzera datorrena. Jendaurrean aurkeztu ondoren, jatorrizko lana eta formatu digitaleko artxibo bat Irungo Udalak gordeko du.

Bigarren deialdia, dagoeneko abian

Gainera, ekitaldi horretan bertan, 2024/25 Julia Iruretagoyena bekaren bigarren deialdia aurkeztu zen, zeina behin Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratzen dela, epea hilabete batez irekiko da kandidatura berriak jasotzeko.

Irungo Udalak bi urtean behin aterako duen beka honen helburua da Irungo emakumeek historian zehar esparru ugaritan (lana, gizartea, ekonomia, politika, kultura) egin duten ekarpena nabarmentzea da. Beka horrek 18.000 euroko zuzkidura du bi urtean.