Alberdania ospakizun betean, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' eleberriagatik
Dagoeneko 100.000 ale saldu dituzte eta aste honetan 49. edizioa kaleratuko dute.
Aurten 31 urte beteko ditu Joxean Sagastizabal (Eibar, 1956) idazleak Kutsidazu bidea, Ixabel eleberria argitaratu zuenetik Alberdania argitaletxearen eskutik. Hasieratik arrakasta handiko eleberria izan da, antzerkia, musikala eta gaztelaniara itzulpenak eginak baitira. Horrez gainera, dagoeneko euskarazko bertsioaren 100.000 ale saldu dituzte eta aste honetan 49. edizioa kaleratuko dutela aurreratu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario