miércoles, 12 de marzo de 2025

'Nina' pelikularen proiekzioa, Zinema Feministako Zikloan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Marzo de 2025.

'Nina' pelikularen proiekzioa, Zinema Feministako Zikloan

Mendibilgo zinema aretoetan eskainiko dute bihar, hilaren 13an. Gonbidapenak behar dira bertaratzeko.

Emakumearen Egunaren harira, Zinema Feministako Zikloa egiten ari dira Mendibilgo zinema aretoetan. Hurrengo proiekzioa bihar izango da (hilak 13) eta Nina filma eskainiko dute, 18:00etan. Nerea Almazan Lumak Haizeko kideak aurkeztuko du saioa eta Ainara Perez aktorearekin egingo den solasaldia dinamizatuko du ere.

Irungo Udalak Emakumeen Etxeko elkartearekin batera antolatutako emanaldiak dira eta pasa den astean hasi zen eta Indarkeriaren Oi(h)artzunak eskaini zuten, Amai Merino eta Ander Iriarte zuzendariena. Gonbidapenak lortu behar dira bertaratzeko eta Irungo Udalaren orrialdera sartu behar da horretarako.

Pertsona bakoitzak lau sarrera eska ditzake gehienez ere. Behin eskaera eginda, posta elektronikoz jasoko dute berrespena eta hori baliatu beharko dute Amaia KZren atarian sartu ahal izateko. Leku guztiak bete ezean, gonbidapenik gabe gerturatzen direnak ere sartu ahalko dira.

No hay comentarios: