martes, 11 de marzo de 2025

Terrorismoaren biktimak omendu dituzte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 11 de Marzo de 2025.

Terrorismoaren biktimak omendu dituzte

Terrorismoaren Biktimak oroitzeko Europako egunaren harira omendu dituzte Irungo biktimak. Udalbatzako kideak ez ezik, biktimen familiarrak eta bizilagunak gerturatu dira.

Terrorismoaren Biktimak oroitzeko Europako Eguna eta Madrilen (Espainia) 2004an izandako atentatuen urteurrena da gaurkoa eta Irungo Udalak bultzatuta terrorismoen biktimak omendu dituzte. Urtero bezala, Gernikako Arbolan elkartu dira udal gobernuko eta udalbatzako kideak eta lore eskaintza egin dute Irungo biktima guztien oroimenez. Herritarrek eta biktimen sendiek ere erantzun diote deialdiari.

No hay comentarios: