Erretinosi pigmentarioa eta bidaiatzea, Amaia KZn
'Konfiantza Itsua' proiektatuko dute Zure Abenturaren Bila programazioaren barruan. Hilaren 24an izango da, Amaia KZn.
Zure Abenturaren Bila programaren hamahirugarren saioa egingo da hilaren 24an (osteguna) Amaia KZn eta oraingo honetan proiektatuko duten lanaren izena Konfiantza Itsua da. Gaztelaniazko obra da eta Ana Zamorano bidaiaria gerturatuko da Irunera, 19:30ean.
Erretinosi pigmentarioa dutenen eguneroko zailtasunak erakusteko helburua du ikus-entzunezkoa eta 60 minutu irauten ditu. Ohi moduan, ondoren bidaiariarekin hitz egiteko aukera egongo da, kasu honetan Ana Zamorano.
Sinopsia
Begoña eta Ridouaneren bizitza-esperientziari buruzko hausnarketa egiten du. Gaixotasun arraro batek lotzen ditu biak: erretinosi pigmentarioak. Hori dela eta, ondarroarrak eta berbereak gainditu beharreko bideak eta lehiak partekatzen dituzte, ikusmen txikia dutelako. Kolektibo baztertuetako pertsonei eta desgaitu fisiko eta psikikoei mendirako sarbidea hurbiltzen dien elkarte bati esker, Marokoko Gorbeia edo Toubkal gailurretara iristea lortzen dute. Helburua ez da gailurrera iristea, baizik eta beren buruari erakustea oztopo mentalak ere gaindi ditzaketela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario