martes, 15 de abril de 2025

Irungo EAJk Aberri Eguna ospatuko du igandean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 15 de Abril de 2025

Irungo EAJk Aberri Eguna ospatuko du igandean

Igandeko ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte irundarrak. 10:30ean ekingo diote Aberri Eguneko egitarauari.

Irungo batzokia.

Datorren igande honetan (hilak 20) Aberri Eguna ospatzera deitu ditu irundarrak EAJ taldeak. Euskadi gara, mundialak gara! lemapean ospatuko dute igandekoa, 94. ekitaldia izango da aurtengoa. Irunen bertan eguna ere ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte jeltzaleek.

10:30ean ekingo diote egunari, Junkaleko Andre Mariaren Parrokian egingo duten mezarekin. Horren ondoren, Irungo EAJren Kale Nagusiko Batzokira abiatuko dira, bertan Ikurrina zintzilikatzeko. Periko Icardo arduratuko da aurtengoa altxatzeaz. Taldekoen arabera “EAJren baloreak beti defendatu dituen pertsona” da Icardo.

Igandeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete irundarrei, baita balkoiak Ikurrinarekin apaintzeko ere.

No hay comentarios: