viernes, 23 de enero de 2026

Pertsona bat hil da auto baten eta kamioi baten arteko talka batean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 22 de Enero de 2026.

Pertsona bat hil da auto baten eta kamioi baten arteko talka batean

GI-636 errepidean izan da, Urdanibia hotelaren ondoko AP8ko sarbidean.

Istripuaren eremua.

Gaurko 14:00ak aldera istripua izan da GI-636 errepidean, Irundik joanda Gaintxurizketaren hasieran, Urdanibia hotela pasata. Auto batek kamioi batekin egin du talka. Istripuaren ondorioz, suhiltzaileek autoko gidaria atera egin behar izan dute, eta egoera larrian zegoela Donostiako Ospitalera eraman dute. Halere, ezin izan dute ezer egin, eta gidaria zendu egin da. Horrez gain, kamioilaria ere, zaurituta, Bidasoko Ospitalera eraman dute.

Auto pilaketa handiak daude, Oreretarako bidea moztu egin baitute. 2026ko Gipuzkoako lehen auto istripu mortala izan da gaurkoa.

No hay comentarios: