viernes, 23 de enero de 2026

Topoaren nasen aldaketa atzeratu dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 22 de Enero de 2026.

Topoaren nasen aldaketa atzeratu dute

Hilaren 28 eta 29 artean zen egitekoa nasen aldaketa. "Arrazoi operatiboengatik" atzeratu egin dela zehaztu dute Euskotrenek eta ETSk.

Atzo (hilak 21, asteazkena) Euskotrenek eta Eusko Trenbide sareak (ETS) iragarri zuten hilaren 28 eta 29 artean Hendaia-Pasaia zatiaren artean topoek norabidea aldatuko zutela, egun erabiltzaileek behar duten topoa hartzeko nasaren kontrakora joan beharko zutela, alegia. Bada, bi erakunde horiek adierazi dute oraingoz bertan behera geratu dela aldaketa hori, “sozietate publiko honekin eta Euskal Trenbide Sarearekin zerikusirik ez duten arrazoi operatiboak direla eta”. Aldaketa egingo dela berretsi dute, baina “datozen asteetarako” iragarri dute.

Aldaketaren data berria garaiz jakinaraziko dutela zehaztu dute ETSk eta Euskotrenek. “Barkatu ezuste honek eragin dizkizuen eragozpenengatik eta eskerrik asko egoera ulertzeagatik”.

No hay comentarios: