miércoles, 28 de enero de 2026

Udalaren gorosti banaketak 10 urte beteko ditu aurten

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Enero de 2026.

Udalaren gorosti banaketak 10 urte beteko ditu aurten

Otsailaren 2tik 15era bitarte, Irungo familiek izena emateko aukera izango dute, eta aurten gorostiarekin batera liburu bat banatuko diete.

Irungo Udalak Garapen Jasangarriko Arloaren bitartez, aurten ere gorosti banaketa antolatuko du. Hamargarren edizioa izango da, eta Etorkizuna gara. Elkarrekin hazteko gorosti bat lelopean egingo dute. Gorosti banaketa ahalbidetzeko izena ematea ezinbestekoa izango da, eta otsailaren 2tik 15era bitarte aukera izango dute izena emateko interesa duten familiek.

Izen ematea udalaren webgunearen bitartez egin daiteke, eta epea bukatutakoan gorostiak banatzeko txandak antolatuko dituzte. Izena emateko haurraren izen-abizenak, jaiotza data eta harremanetarako telefono bat jarri beharko dute interesdunek. Haurrak Irunen erroldatuta egon beharko dira, nahitaez. 

Gainera, aurten gorostiarekin batera liburu bat oparituko zaie parte hartzaileei, eta martxoaren 7an udaletxeko arkupeetan ekitaldi bat egingo dute. 

No hay comentarios: