martes, 5 de mayo de 2026

Adinekoek ere Tren Txikitoan bidaiatzeko aukera izango dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 5 de Mayo de 2026.

Adinekoek ere Tren Txikitoan bidaiatzeko aukera izango dute

Maiatzean, adinekoentzako zentroak dinamizatzeko eskaintza zabaleko hogeitaka jarduera antolatuko dituzte hainbat auzotan.

Hilabetero legez, adinekoentzako zentroetan maiatzean zehar egingo dituzten jardueren berri eman du udalak. Egunotan, adinekoek Tren Txikito berrian lehenengo bidaiak egingo dituzte. Hori gutxi ez, eta Tren Txikitoan bidaiez gain, hogeitaka jarduera antolatuko dituzte hainbat auzotako adinekoentzako zentroetan. Zentro horiek dinamizatzeaz gain, jendartean egotea bultzatzea dute helburu. 

Aipatu bezala, hilabete honetako berritasuna Tren Txikitoan egingo dituzten bidaiak izango dira, Pia Alkain historialariarekin batera. Bisita gidatuak 17:30ean hasiko dira hiriko auzoetan datozen egunetan. Probatzen lehenak Lekaeneako eta San Migel auzoetako bizilagunak izango dira hilaren 19an. 20an, berriz, Behobiakoen eta Irasokoen txanda izango da; 25ean, Belaskoenakoena eta Kateakoena; 27an, Anaka-Puianakoena; 29an, Palmera Monterokoena; eta, 30ean, Luis Marianokoena. 

Tren Txikitoaz gain, bestelako jarduerak egingo dituzte maiatzean adineko zentroetan. Hala nola, filmak, hitzaldiak, kontzertuak… izango dituzte aisialdiaz gozatzeko. Esteka honetan hilabeteko egitaraua osorik. 

No hay comentarios: