jueves, 11 de junio de 2026

Uztailaren 1ean esku pilotako jaialdia izango da, Uranzun

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 11 de Junio de 2026.

Uztailaren 1ean esku pilotako jaialdia izango da, Uranzun

Maila nagusiko partidan Dario edo Ezkurdia eta Martijak osatutako bikoteak Amiano eta Mariezkurrena II-aren aurka jokatuko dute.

Sanmartzialek badute denetarik egiteko lekua, eta aurten ere, esku pilotak ez du hutsik egingo. Asko izan dira azken urteotan uranzu pilotalekuan egindako esku pilota jaialdiak. Uztailaren 1ean, asteazkenarekin, maila handiko bi partida izango dira Uranzu pilotalekuan. Lehenengo partidan, Zubizarreta IV eta Eskirozek Apezetxea II eta Aldaberen aurka jokatuko dute; partida nagusian, berriz, Dario edo Ezkurdia Martijarekin ariko da, Amiano eta Mariezkurrena II-aren kontra. 

Unai Amiano B Serieko buruz buruko txapeldun izan zen maiatzean, eta txapela lortu ondoren lehenengo partida izango du etxean, Uranzun. Pilotaria bera gaur goizeko aurkezpenean izan da Borja Olazabal Kirol ordezkariarekin batera. “Aurten, gainera, Unai Amiano txapeldun irundarraren presentzia paregabea izango du jaialdiak, bere lurraldean profeta izateko aukera paregabea izango duena”, adierazi du.

Dagoeneko sarrerak salgai daude, 25 euroan harmailan eta errebotean; eta kantxan, 30 euroan. Jaialdiaren egun berean, ordubete lehenagotik, Uranzu pilotalekuko leihatiletan bertan sarrerak erosteko aukera izango dute. 

No hay comentarios: