lunes, 21 de septiembre de 2026

324.000 bidaiarik erabili dute aireportua aurten

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 21 de Septiembre de 2026

324.000 bidaiarik erabili dute aireportua aurten

Bidaiari kopurua igo egin da iazkoarekin alderatuz, baina hegaldi kopurua aldiz, jaitsi.

Hondarribiko aireportuak datu onak erregistratu ditu aurten, eta uda ere hala izan da. 47.000 pertsona pasa dira bertatik abuztuan, eta lur hartzeak eta irteerak 643 izan dira totalean. Urtarriletik orain arte kontaketa eginda, 324.000 pertsonak erabili dute aireportua.

Aurreko urtearekin alderatuz, %2,7 pertsona gehiago pasa dira abuztuan, baina hegaldiak gutxiago izan ziren. Urte osoari begira, aurten %1ean handitu da bidaiari kopurua, eta hegaldi kopurua baxuagoa izan arren, nahiko berdin mantentzen da.

No hay comentarios: