martes, 22 de septiembre de 2026

Gizartea 'Elkarrizketa feministak' programa abian berriro

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 22 de Septiembre de 2026.

'Elkarrizketa feministak' programa abian berriro

Ostiralean, irailak 25ean, Carmen de la Guardia historialariak Madrilgo Lyceum Club emakumeen topaleku izandakoari buruzko hitzaldia emango du.

1926an ireki zuten Madrilen Lyceum Club elkartea. Egoitza historikoa bilakatu zen, emakumeen kulturgunea eta elkartzeko lekua baitzen. Haren historia eta nondik norakoak sakonago azaltzeko, Carmen de la Guardia historialariak hitzaldia emango du ostiralean, hilak 25, 18:30ean Irungo Emakumeen Etxean, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak antolatuta. 

De la Guardia Victoria Kent eta Loise Crane en Nueva York liburuen egilea da eta gaur gaurkoz aholkulari zientifiko gisa dihardu Lyceumaren mendeurrenean. Hitzaldian Julia Iruretagoyena irundarraren papera ere nabarmenduko dute, garaiko militantea. Hitzaldiaren ondoren, Jullia Iruretagoyenaren aretoan jarritako erakusketa inauguratuko dute. 

‘Elkarrizketa feministak’ programa urtarrilean hasi zen eta hilabetero hitzaldia edo jarduera bat antolatzen du. 

No hay comentarios: