Mugikortasun astearen barruan, scape rooma
Mugikortasun astearen barruan, bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Hondarribira eta Irunera.
Mugikortasun astearen barruan, bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Hondarribira eta Irunera. Scape room esperientziak Mugi sistema du protagonista, eta parte hartzaileak garraio publikoa erabiltzera hurbiltzea du helburu modu ludiko eta entretenigarrian.
Bizikletak oinarrizko mailan konpontzeko zerbitzua eskainiko du aldundiak hilaren 20ean Jarri bizikleta prest Mugirekin iniziatibaren bidez bi udalerrietan hilaren 20ean, astelehena. Furgoneta lantegi baten bidez egingo du Mugi txartela aurkeztu duten pertsonen artean. Halaber, beharrezko laguntza eskainiko die departamentuak Mugi txartela eskatu eta sistema horrek eskaintzen dituen abantaila guztiak hasi nahi dutenei.
Furgoneta lantegia 10:30etik 14:00etara izango da Irungo Zabaltza plazan, eta 16:00etatik 20:00etara Hondarribiko bretxa kalean. Aurreko aldietan bezala, furgonetara gerturatzen direnek bi bizikletaren zozketan parte hartu ahalko dute, baita Mugi txarteletan 20 euroko 60 karga eskuratzeko zozketan ere.
Scape roomari dagokionez, esperientzia berria izango da aurten, 45 eta 60 minutu arteko iraupena izango du, eta herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki belaunaldi gazteengan jarri du arreta Azahara Dominguez diputatuak, “txikitatik hartzen ditugun mugikortasun ohiturek garrantzi handia dute gizarte gisa gure etorkizuna eraikitzeko garaian”. Irun eta Hondarribian ez ezik, Errenteria eta Oiartzunen ere izango da scape rooma. “Mugi sistemaren abantailez eta balioez sentsibilizatzea ahalbidetuko du, baita gazteen mugikortasun autonomoagoa sustatzeko ere”.
Balio horiek haurtzarotik sustatzeak belaunaldi berriek mugitzeko modu jasangarriagoak eta osasungarriagoak bereganatzea errazten duela sinistuta azaldu da Dominguez, “eta horiek bizitzan zehar mantentzea ere errazagoa izango da”. Ohitura horietan heztea eta laguntzea Gipuzkoa berdeago bat prestatzen laguntzeko modu bat ere bada haren ustetan, “gure ingurunearekiko eta pertsonen osasunarekiko errespetu handiagoa duen mugikortasunarekin”.
Jokoa arrakastaz amaitzen duten pertsonek ere bi bizikletaren zozketan parte hartuko dute, baita Mugi txarteletan 20 euroko 60 karga eskuratzeko zozketan ere. “Mugikortasun jasangarriago baten alde egitea ez da ingurumenari dagokion kontua soilik: gizarte-justiziaren eta aukera berdintasunaren kontua ere bada”, Dominguezek nabarmendu duenez.


No hay comentarios:
Publicar un comentario