martes, 22 de septiembre de 2026

Txarangen eguna, datorren urriaren 3an

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 22 de Septiembre de 2026.

Txarangen eguna, datorren urriaren 3an

Sei txaranga ibiliko dira hiriko kaleetan barrena, 12:00ean hasi eta 02:00ak arte. Irun Zuzenean musika zikloaren baitan antolatutako egitasmoa da.

Udazkena iristear da, baina, dirudienez, festarako gogoa ez da eten. Izan ere, datorren urriaren 3an sei txarangek hiriko kaleak girotuko dituzte. Urrian abiatuko den Irun Zuzenean musika zikloaren barruan antolatutako eguna da. Txarangak Zuzenean deitzen da eta Irungo Udalak Peña Poteo txarangarekin elkarlanean antolatu du. 

12:30ean abiatuko dira lehenak. Irungo Peña Poteo, Pasaiko Pasai Txaranga eta Sestaoko (Bizkaia) El Despiste txarangak San Juan eta Urdanibia plazetan eta inguruetan ibiliko dira, 14:30eak arte. Ostean, 17:00etan, Segoviako La Huevera taldea ibiliko da hiru orduz, eta ondoren, 20:00etatik 22:00ak arte Nafarroako Aburrecallesek.

Aipatu bezala, Irun Zuzenean zikloaren barneko egitasmoa da honakoa beraz, txaranga nafarrak emanaldia amaituta, Huecco musikariaren kontzertua izango da San Juan plazan. 00:00etatik aurrera txaranga doinuak berriro ere entzun ahal izango dira Irunen; Madrilgo New Tocados-ek joko du, 02:00ak arte, egunari amaiera emanik.

 

No hay comentarios: