EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du Txingudiko merkataritza gunean
Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren barruan egingo du ekitaldia, gaur, ostirala 13, 11:00etan.
Hasi da datorren azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina. Ildo horretatik, EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur goizean, 11:00etan, Txingudiko merkataritza guneko sarreran.
Ekitaldian izango dira, batetik, Madrilgo Kongresurako koalizioaren Gipuzkoako hautagai Ane Unanue, Irungo zinegotzia, eta bestetik, Senaturako hautagai Olaia Duarte. Bizitzaren garestitzea izango dute hizpide bi hautagaiek.


No hay comentarios:
Publicar un comentario