miércoles, 18 de noviembre de 2026

Isuri Gutxiko Eremuaren tramitazioan, aurrerapausoak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 18 de Noviembre de 2026.

Isuri Gutxiko Eremuaren tramitazioan, aurrerapausoak

Partaidetza publikoko prozesuan 270 alegazio egin dizkiote IGEren proiektuari; azaroko udal osoko bilkuran funtziomenduaren ordenantza aurkeztuko dute.

Isuri Gutxiko Eremuaren proiektuak aurrerapenak izan ditu azken hilabetean. Atzo, hilak 17, Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea egin zuten, eta bertan Isuri Gutxiko Eremuaren (IGE) proiektuak jasotako alegazioen berri eman zuten. Udaleko zerbitzu teknikoek jasotako ekarpen guztiak aztertu eta baloratu zituzten, baita dagozkion dokumentuetan sartu ere.

Partaidetza publikoaren prozesuan IGEren proiektuari 270 alegazio egin dizkiote eta 267 ordenantza arautzaileari. Bi prozeduratan jasotakoen 253 alegazio eredu berari dagozkio. Udalak IGEren proiektuari alegazioak jarri dizkioten herritar zein erakunde guztiei erantzungo diela adierazi du. Ordenantza arautzaileari dagokionez, udalbatzak ordenantza onartu ondoren erantzungo dituzte alegazio horiek. Honekin batera, Sergio Javierrek, Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak, honako hau gehitu du: “Parte hartze publikoko prozesuek aukera ematen digute hainbat iritzi entzuteko, proposamenak jasotzeko eta proiektuak hobetzeko, behin betiko onartu aurretik”. 

Azaroko udal osoko bilkuran hurrengo urratsa emango dute, funtzionamendua arautuko duen ordenantza eramango baitute; bertan eztabaidatzeko eta onartzeko. Isuri Gutxiko Eremua 2028ko lehen seihilekora arte ez da indarrean jarriko. Hortaz, dokumentu horiek onartzeak ez du esan nahi araudian jasotako murrizketak berehala aplikatuko direnik. IGE martxan jarri aurretik herritarrei informazioa helaraziko diete.

 

No hay comentarios: