martes, 28 de febrero de 2012

Bilduk Irungo Mugikortasun Plana akordatzeko beharrezkoak diren “minimoak” azaldu ditu

Noticia publicada en el Diario digital Bidasoaldia.com, el martes día 28 de Febrero de 2012.

Noticias de Irun
autobuses_urbanos_irun

Bilduk Irungo Mugikortasun Plana akordatzeko beharrezkoak diren “minimoak” azaldu ditu



Landetxa auzoa eta ospitala lotzeko autobus zerbitzua osatuko lukeen taxi bus zerbitzua aztertu beharko litzatekeela uste du Oinatz Mitxelenak


Pasa den astean, gobernuaren proposamena ezagutu eta bigarren Mugikortasun Mahaia ospatu baino lehen, Bilduk Irungo Mugikortasun Planak agertzen dituen oinarriak konponbidearen ardatzak izan behar dutela helarazi nahi izan zuen atzo, taldearen bozeramailea den Oinatz Mitxelenaren hitzen bitartez.  “Planak hiritarrei, osasun eta hezkuntza zentruetara zerbitzua eman behar die eta horretarako intermodalitatea oinarri duen zerbitzuan sinisten dugu”.”Linea ezberdinak erabiltzaileentzako erakargarriak izan nehar dute, azkarrak, erosoak, transbordo eraginkorra ahalbidetzen dutenak, diseinu egokiarekin”.
Aste hauetan hainbat eragilerekin bilerak izan dituztela aitortu zuen Mitxelenak, “auzo elkarte, txingudi zentruko eta arasoko langileekin, oposozioko taldeekin, … urtarrileko osoko bilkuratik aurrerantzean”. “Helburua, guztiekin hitzegin, guztiak entzun eta ahalik eta babes zabalena izango lukeen konponbidea lortzeko baldintzak eraikitzea izan da”, zioen Bilduren bozeramaileak.
Planak bete behar dituen minimoak 
Mitxelenaren hitzetan konponbide eta akordio on batek ezinbestean minimo batzuk bete behar ditu. ”Bigarren lineari dagokionez, linea honen oinarria Landetxa-San Juan plazako giratorioa izan behar du eta 20 minutuko maiztasuna izan behar du gutxienez”. Bilduren ustez linea hau orduro behin, Txingudi merkatal zentrua eta Arasora iritsi beharko luke eta orduro bitan, Belaskoenea auzoari zerbitzua eman beharko lioke. “Gainera, Landetxa auzoa eta eskualdeko ospitala lotzeko autobus zerbitzua osatuko lukeen taxi bus zerbitzua aztertu beharko litzake”, zioen Mitxelenak. 
Hirugarren lineari dagozkion “minimoak” ere aipatu zituen Mitxelenak, “Larreaundi auzoa eta San Juan plaza ahalik eta azkarren lotzeko zuzenean igo eta giratoriora sartu beharko litzake, bertan geltoki bat egonik loturak egiteko. Gainera linea honek, Larrendi, Artia eta Arbes auzoak Dunboako anbulategiarekin lotu beharko lituzke bertan geltokia izanik”, azaltzen zuen Bilduren bozeramaileak.

No hay comentarios: