miércoles, 30 de enero de 2013

Bilduk garraio publikoko tarifaren integrazio sistemari babesa emango dio gaurko osoko bilkuran

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa, el miércoles día 30 de Enero de 2013.
Bilduk garraio publikoko tarifaren integrazio sistemari babesa emango dio gaurko osoko bilkuran
Juan Carlos Martinez, Oinatz Mitxelena eta Juan Mari Unanue.



IRUN

Bilduk garraio publikoko tarifaren integrazio sistemari babesa emango dio gaurko osoko bilkuran

Oinatz Mitxelena bozeramaileak adierazi zuenez, aldaketak «onuragarriak» izango dira herritarrentzat 

30.01.13 - 00:15 - 





Bildu udal taldeak txartel bakarra, tarifa integrazioa eta garraio agintaritzaren hitzarmenari buruz duen jarrera azaldu zuen atzo. Oinatz Mitxelena bozeramaileak, Juan Carlos Martinez eta Juan Mari Unanue zinegotziekin batera, «tarifa integrazioak dituen onurak» argitu zituen. Gaur arratsaldean udaletxean ospatuko den osoko bilkuran gai hau eztabaidatuko da, eta Bilduko kideek aurreratu zutenez, koalizioak proposamenari «babesa» emango dio, «aldaketak onuragarriak izango direlako, bai politikoki eta baita herritarrentzat ere».
Bildu udal taldearen ustez, «gaur egun Irun Gipuzkoatik aldenduta dago, irla bat bezala dela esan genezake». Garraio arloan proposatu diren neurri berriak Irun eta Gipuzkoa «gerturatuko dituzte». Txartel bakarra eta tarifa integrazioa «garraio publikoa bultzatzeko eta berreskuratzeko pauso garrantzi-tsua dela uste dugu», adierazi zuen Mitxelenak. «Transbordo politika bultzatzen duen pausoa da baita ere, eta joan den martxoan Irunen onartutako linea aldaketaren filosofiarekin bat egiten du».
Merkeagoa
Herritarrei, txartel bakarra «geroz eta gehiago» erabiltzerakoan, «merkeagoa aterako zaie» bidaia. «Deskontu politika hau garraio publiko eta garraio agintaritzaren barnean dauden Donostiko Ekialde bus, Oreretako, Irungo eta EuskoTren garraioak, guztiek edukiko dute politika bera», azaldu zuen Bilduko bozeramaileak. Dena den, Oinatz Mitxelenak esan zuenez, «halako elkartze bat ematen denean, gauza guztiak ez dira onurak: hemendik aurrera, 5 eta 10 arteko haurrek ordaindu beharko dute».
Dagoeneko Lurralde Bus txartela erabiltzen duten herritarrei zuzenduz, bozeramaileak azaldu zuen «martxoaren 4tik aurrera Mugi txartela izango denarekin konpatiblea» dela. Hau da, pertsona batek Lurralde Bus txartela badauka, ez du berria atera beharko.
«Arrazoi hauengatik guztiengatik», gaurko osoko bilkuran Bilduk «babesa emango die» arlo honen inguruan jorratuko diren bi puntuei, «ulertzen dugulako aldaketa hauek herritarrentzako onuragarriak direla».

No hay comentarios: