IRUN
Irungo Sortu igandean aurkeztu zen
12.03.13 - 00:17 -
Irungo Sortu igande honetan aurkeztu zen, Ospital Zaharrean ospatutako ekitaldian. 150 lagun inguruk parte hartu zuten agerraldi honetan. Bertan, Irungo Sorturen Herri Kontseilua osatzen duten pertsonak aurkeztu ziren: Xabier Aierbe, Aitor Kaltzakorta, German Setien, Iker Eizagirre, Josema Alberdi, Oihana Llorente, Martxel Telletxea, Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena, Agustin Errazkin, Tomas Karrera, Iker Urtizberea, Juan Mari Arrozpide eta Eli Aragon.
Azken honek adierazi zuenez, «herri honetan ezker abertzaleak azken hamarkada luzeetan izan duen kapital politiko eta humanoa bilduz, generazio ezberdinak batuz, arlo ezberdinetan borrokan dihardugun militanteak elkartuz eta jende berriarekin batera sortu dugu Irungo Sortu». Formazio politikoko kideek azaldu zuetenez, «bizi-tza handiko hiria da gurea», baina «honen ongizatea ez dago berez bermatuta. Udalaren kudeaketan hutsune handi eta larriak ikusten ditugu egunez egun. Eredu batek ekarri gaitu gaur egungo egoerara, eta agorturik dagoen eredu honen alternatiba bakar bezala lan egitera dator Sortu, Bilduren baitan».
No hay comentarios:
Publicar un comentario