IRUN. Julen Aginalde Munduko eskubaloi txapeldun eta kirol honetako jokalari onenetakoa denak egingo du gaur, 21.30ean, Irungo San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera ofiziala emango dien agurra.
Urteetako ohitura izan da Irunen urtero hiriari lotuta dagoen pertsonaia edo erakunde esanguratsuek jaiei hasiera emango dien mezua irakurtzea. Baina aurtengoak berrikuntza nabarmena dakar.
Irun eta bere bihotzeko Bidasoa kluba beti gogoan izaten dituen Julen Aginagaldek, lehenengo aldiz, udaletxeko balkoitik egingo du jaien hasierako agurra. Orain arte, Udalbatza Aretoan egin ohi zen ekitaldi hau eta hartarako sarrera oso mugatua izaten zen.
Hiritar eta erakunde askok luzatutako ideiari kasu egin dio Udalak aurten eta 21.30ean Julen Aginagaldek emango die hasiera ofiziala jaiei, kalean egongo diren hiritarrei zuzenduz, Kemen dantza taldearen emanaldiaren ondoren eta San Juan sua pizteko unearen aurretik.
EGUN LUZEA ATZOKOA Jaiek hasiera formala gaur izango badute ere, atzo Irunen ekitaldi programa zabalaz gozatu ahal izan zen.
Alde batetik, Betti Gotti elkarteak antolatuta, koadrilen arteko Herri Olinpiada egin zen Urdanibia plazan eta honen ostean, 1.500 lagun elkartu zituzten jaietako puntako ekitaldi bihurtzen ari den Ficobako koadrilen Herri Bazkarian.
Beste ekitaldi askoren artean ere, umeen San Juan Arri Danborradak ere jende asko erakarri zuen hirian zehar egin zuen ibilbidean
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario