Azaroak 25era begirako ekintzak aurkeztu dituzte Irungo emakumeek
Hondarribian, 'Hiri Debekatuaren Proiektua' Mendelura zabalduko dute
X.S. - Jueves, 21 de Noviembre de 2013 - Actualizado a las 06:08h
IRUN. Uxoa, Argoiak eta Gaurko Andreak emakumeen elkarteek, Irungo Udalarekin batera, azaroaren 25era begira antolatu diren ekintzen aurkezpena egin zuten atzo.
Aurten, Emakumeenganako Indakeriaren Aurkako Egunaren harira, "beste behin, gai honetan gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa dela" azpimarratu nahi da eta bereziki, "gazteen artean berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzearen garrantzia", esan dute agerraldi batean hiru elkarteetako ordezkariek, Irungo Ongizate arloko zinegotzia den Maite Cruzadorekin batera egindako agerraldian.
Azaroaren 25eko ekintza nagusia egun horretan bertan, Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean 19.00etan Zabaltza plazan egingo den kontzentrazioa izango da, baina ez da hori ekitaldi bakarra izango.
Gaur bertan, Xabier Peña Koka, Ertzaintzako subkomisarioa, Gaurko Andreakek antolatutakoGenero indarkeriaren prebentzioa nerabeen artean izenburuko hi-tzaldiko hizlari izango da, 19.30ean Nabartenea etxean.
Astelehenean, 17.00etan, kafe-tertulia egingo dute Uxoa elkartean; hilaren 28an, Hechos son amores dokumentala ikusgai izango da Gaurko Andreaken eskutik eta hilaren 30ean, dantza eta musika ikuskizuna izango da Amaian.
EMEKIREN DEIALDIA Hondarribian ere, azaroaren 25aren harira zenbait ekintza prestatzen ari dira. Horien artean, Emeki elkarteak iaz hasi zuen Hiri Debekatuaren Proiektuaari jarraipena emateko asmoa duela azaldu du.
Oraingoan, Mendelu auzoko puntu beltzen mapa osatu eta konponbideak proposatu nahi dituzte, iaz Hirigune Historikoan eta Portuan egindako lanaren ondoren.
Egitasmoa aurkeztu eta burutuko den lana ondo prestatzeko, Emeki elkarteak bilera deitu du parte hartu nahi duen ororentzat, datorren asteartean, 19.00etan, Mendelu kultur elkartearen egoitzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario