IRUN
IRUN
Euskarari eskainitako egun mundiala
Egun osoan zehar hartu zituen hiriak hizkuntzaren inguran antolatutako hainbat aktibitate
04.12.13 - 02:35 -
Euskararen Nazioarteko Eguna gogoz ospatzeko aukera izan zuten atzo irundarrek. Adin guztietako euskaldunentzat aktibitateak antolatu ziren atzo hirian.
Eskoletako txiki askok, baina baita edozein hiritar ere, Kunsthal diseinu eskolak San Juan plazan egindako Post-it Art ekimenean parte hartu zuten. Bere argazkia eta bere euskararen aldeko leloa 2.000 bat post-itez osatutako mural handi batean jartzeko aukera izan zuten, goizeko lehen orduetan hasi eta gauez bukatu zen aktibitate honetan.
Bien bitartean, Ika Mizka saioa, Mondragon Unibertsitatean goizez, eta mintzodromoa, Mendibil merkatal gunean goiz eta arratsaldez, burutu ziren ere. Lehenengoa gazteei zuzendutako proposamena izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gaztezulok eta MU berak antolatuta. Musika talde desberdinetako musikari eta abeslariak, kazetariak, politikariak eta beste hainbat aurpegi ezagun hurbildu ziren hara, besteak beste, diputatu nagusia den Martin Garitano; Irungo alkatea, José Antonio Santano, edo Fermin Muguruza, hiriko abeslaria. Mintzodromoak ere ezagun eta ezezagunekin euskeraz egiteko aukera bermatzen du, kasu honetan, helduxeagoa den jendearekin ere, eta ez bakarrik gazteen artean.
Eguna amaitzeko, Kalean Bai! euskararekiko konpromisoa berritu zuten hiriko ia 40 elkarte, klub eta erakunde. 2007tik berretsi gabeko konpromisoak sinatu zituzten udaletxeko Areto Nagusian zazpi eta erdietan hasi zen saioaren barruan. Hasi aurretik eta bukatu ondoren, irundar txalapartari bik jarri zioten musika ekitaldiari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario