miércoles, 4 de diciembre de 2013

PP-k ez zuen Udal adierazpena sinatu baina berea ezagutzera eman zuen atzo

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 4 de Diciembre de 2013.


IRUN

PP-k ez zuen Udal adierazpena sinatu baina berea ezagutzera eman zuen atzo

04.12.13 - 02:18 - 





Irungo Udal Talde Popularrak ez zuen beste guztiek sinatutako adierazpen instituzionala onartu eta atzo, Juana de Bengoecheak, bere bozeramaileak, arrazoiak argitu nahi izan zituen. «Ez gaude testu hartan agertzen diren zenbait gauzarekin ados», adierazi zuen hasteko. Euskaraz eta gazteleraz egin zituen adierazpenak, «biak gure hizkuntzak dira eta».
Kontratazioaren inguruan testuak aipatzen duen euskararen erabilera maila «ez dugu ondo ikusten. Diputazioa bezala bukatzear ote gauden bildur gara. Gurekin bakarrik euskaraz erlazionatzera bortxatuko ote ditugun enpresak eta hiritarrak. Legeak ez du hori esaten». Gainera, ez daude ados beste esaldi batzuekin, «batez ere, 'euskara ez dakienak, euskara ikasteko erabakia har dezala' esaten duen horrekin. Oso agresiboa iruditzen zaigu».
«Hiprokesi handia dago euskararen inguruan; politikariak eta hiritarrak erabat aldendu dira». Horregatik, bere adierazpen propioa egin du PP-k bi punturekin. Lehenengoan, «gizartea zoriondu urte hauetan euskararen egoera erabat itzultzeko egindako ahaleginagatik». Bigarrenean, «euskararen aldeko maitasuna bultzatzeko asmoarekin konprometitu, bere iraupena bermatzeko». Horretarako, «euskara eremu politikotik atera behar da», «lanpostu bat lortzeko gainditu ez daiteken traba ezin da izan euskara; Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza-eskakizunak ausnartu behar ditu» eta «inor ez da lotsatu behar euskara ez jakiteagatik».

No hay comentarios: