jueves, 20 de marzo de 2014

Udal zerbitzu eta barneko lanetan euskara bultzatu nahi duen Plana

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el jueves día 20 de Marzo de 2014.

IRUN

Udal zerbitzu eta barneko lanetan euskara bultzatu nahi duen Plana

Hizkuntzaren erabilera normalizatzeko plangintza berria onartu du Irungo Udalak

20.03.14 - 00:10 - 

Udal zerbitzu eta barneko lanetan euskara bultzatu nahi duen Plana
Otsailaren 26an ahobatez onartu zuen Irungo Udalbatzak bere Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. Abenduan alkateak sinatutako plangintza berretsi zuten udalkideek. Fernando San Martínek, udal Euskara Ordezkariak; Iban Eguzkitzak, arloko zuzendariak, eta David Izagak, normalizazio teknikariak, plan berri honen xehetasunak adierazi zituzten atzo. «Plan hau Udaleko zuzendari, enplegatu, sindikatu eta talde politiko guztien iritziak aintzat hartuz eraikitako plana da», azpimarratu zuen San Martinek. «Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu. Datorren bost urteetan euskarari bultzada garrantzi-tsua emango zaio».
Udalaren funtzio komunikatiboetan, bai kanpokoetan baita barnekoetan ere, euskararen garran-tzia handiagotzea lortu nahi du planak. Dokumentuaren arabera, hiritarrari begirako zerbitzuetan hiritarren hizkuntza aukera errespeta-tzea izango da Udalaren lehentasuna, baina horretaz haratago, euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkun-tza gisa ere erabilia izateko neurriak hartuko dira. «Helburu estrategikoak dira, kualitatiboak (langileen prestakuntza, idatzizkoa eta ahoz-koa, trebatzea; euskararen 'corpusa' zabaldu eta udal langileen beharretara egokitzea...) eta kuantitatiboak (euskararentzat esparru berriak irabaztea: teknologian, komunikazioan...; hiritarrek Udalarekin duten harremanetan euskara sustatzea...)», adierazi zuen Izagak.
«Plan transbertsala da», osatu zuen Eguzkitzak. «Helburu orokorra esparru ezberdinetan lantzen da eta horietako bakoitzarako ekintza zehatzak diseinatu dira, helburu espezifikoak dituztenak».
Kudeaketa Batzordea
2017raino luzatuko den Plan honek aurrekoaren ebaluazioan du bere oinarria. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak datuen arabera garatu ditu helburuak, neurriak eta metodologia. «411 udal langile daude eta horietako 218 agente aktiboak dira, baina guztientzat ezartzen dira hirizpideak», esplikatu zuen Izagak.
Parte hartuko duten langileen artean, «%83 euskaraz mintzatzeko gai dira eta %64, mintzatzeko ez ezik, euskaraz idazteko ere gai dira» zehaztu zuen. Hori dela eta, «erabilera sustatzea izango da Plan honen erronka; lan harremanetan eta lanerako hizkuntza normala bilakatzea nahi dugu», esan zuen San Martínek. «Argi eta garbi agertzen da zein hizkuntza erabili komunikazio mota bakoitzean, ahoz eta idatziz, herritarrekin, beste administrazioekin eta Udalaren barruan. Euskararen erabileran Udalak jarrera aktiboa izatea proposatzen da eta gaitasuna duen orok bere lana euskaraz egiteari lehentasuna ematen zaio».
Plangintzaren garatzearen jarraipena egiteko eta bere eraginkortasuna neurtzeko Kudeaketa Batzorde bat sortuko da, talde politiko, sindikatu eta Udaleko arloen ordezkariekin. «Arlo bakoitzak eman dituen urratsak azalduko ditu bertan», adierazi zuen Eguzkitzak. «Arlo bakoi-tzak bere egitekoak ditu eta Euskara Arlotik besteei bitartekoak eta behar duten laguntza guztia eskeiniko zaie»

No hay comentarios: