Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bidasoa-Txingudi, el domingo día 22 de Junio de 2014.
Aparteko giroan egin dute Irungo Kuadrillen Eguna
SANMARTZIALEN HASIERA OFIZIALA BIHAR IZANGO BADA ERE, ATZO, EGUN OSOAN, PARRANDA EDERRA EGIN ZUTEN GAZTEEK
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA - Domingo, 22 de Junio de 2014 - Actualizado a las 06:09h
Aparteko giroa izan zen Ficoban 1.600 lagunek egin zuten bazkarian zein ondoren.
Bidasoa-Txingudi
Sei urte besterik ez dira pasa, baina gaur ez da Irunen Kuadrillen Eguna gabe jaiak onartuko lituzkeen asko geratzen. Duela sei urte Betti Gotti Euskara Kultur Taldeak apustua egin zuen, Irungo gazte eta ez hain gazteak bilduko zituen jai ekitaldi handi baten alde. Urantzu pilotalekuan hasi ziren, bazkari bat egiten.
Gero etorriko zen kuadrillen arteko olinpiada egitea eta azkenik, baldintza hobeen bila Udalak behartuta, Ficoba erakustazokara aldatzea. Atzo, 1.600 lagunek bazkaldu zuten bertan. Txartelak maiatzeko azken asteburuan eta ekaineko lehenengoan salgai jarri eta berehala agortu ziren.
"Oso pozik gaude Kuadrillen Egunak izan duen bilakaerarekin, eta gaur ere, apartekoa giroa espero dugu", esan zuen atzo Joxeja Zabalok, Betti Gottiko presidenteak, elkarteko 50 gazte bolondresen lana eskatu zuen egunean.
Ficobarakoan, batukada eta txaranga izan zituzten lagun, eta handik bueltan, arratsean, Hondarribiko Elektropatxarangaren musika. Honetarako "3.000 lagun inguru" espero zituzten, arratsaldean Ficoban jaia izan baitzen, musika eta besterekin.
Aurten, prezioa euro batean igo dute bazkarirako. "Euro horrekin, Betti Gottiren udalekuak egitea bermatuko dugu, bestelako laguntzarik ez baitugu", azaldu zuen Zabalok
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario