domingo, 30 de noviembre de 2014

Bihar zabalduko da Irungo Agenda 21erako parte-hartzea

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 30 de Noviembre de 2014.

Bihar zabalduko da Irungo Agenda 21erako parte-hartzea

Eragileen eta Udalaren lanketaren ondoren, abenduak 14ra arte egin ahal dira ekarpenak
Domingo, 30 de Noviembre de 2014 - Actualizado a las 06:10h
IRUN - Irungo Udalak bihar zabalduko du Agenda 21aren Ekintza Plana berritzeko hiritarrek beraien proposamen eta ekarpenak egiteko epea.
“Aurreko ekintza plana, 2007an onartu zena, era positiboan garatzen joan da urte hauetan baina berritzeko garaia bazuela” ikusi zuen Udalak, eta horregatik, “2012ko amaieratik hona beste diagnostiko bat egin da, uztailaren 23an Irun 21 Batzordeari aurkeztu zitzaiona”.
Gaikako neurrien lanketa mahai teknikoetan burutu ondoren, Ekintza Plana www.irun.org webgunean jarrita dago eta bihar hasi eta hilaren 14ra arte, ekarpenak egin ahalko dira.
.EUS DOMEINUA, MARTXAN Ekarpen horiek egin nahi dituztenek zein internauta guztiek, ostiraletik martxan dute www.irun.eus domeinu berria.
“Irailean Udalbatzak hartutako akordioa betez, helbide honetara sartzen direnak www.irun.org webgunera bideratuak” izango direla esan du Udalak. - X.S.

No hay comentarios: