Bildu taldeak Udal Gobernuaren eta alkatearen «funtzionatzeko modua» salatu du
- J. OCHOTECO
- IRUN
Bildu udal taldeak «Udal Gobernua eta alkatearen fun- tzionatzeko modua» salatu zuen atzo eskainitako prentsaurreko batean. Bertan, Oinatz Mitxelena bozeramaileak azken asteetako zenbait gertaerari buruz bere taldearen iritzia azaldu zuen.
Mitxelenak gogoratu zuenez, «abenduan, Plaiaundiko kirol instalazioak San Miguel-Anakan kokatzeko planteamendua» egin zuen Bilduk. Proposamen honen ondoren, «eremu horretako auzo elkarteek, Mariño Kirol Taldearekin batera», Udal gobernua eta talde politikoekin topaketa bat burutu zuten. Bertan, «hitz egin zen bai guk egiten genuen planteamenduaz, baita Udal Gobernuak lantzen ari den Plan bereziaren planteamenduaz ere». Baina, atal teknikoa falta zenez, bilera berri bat burutzeko «konpromisoa» hartu zen, «Hirigintzako atal teknikoarekin eta udal talde guztien parte hartzearekin».
Futbol zelai berri bat
«Gure sorpresarako», jarraitu zuen Bilduko bozeramaileak, «urtarrilaren 21ean ezagutzen dugu alkateak bilera bat burutuko duela elkarteekin. Egun horretan bertan, goizeko batzordean, alkateari galdetu genion ea arratsaldeko bilera hori zertarako zen». Mitxelenak azaldu zuenez, Santanok «erantzun zigun ez zuela ezer berria aurkeztuko» topaketa horretan. Baina Bilduk dioenez «alkatea gezurretan aritu da: jakin izan dugu bilera horretan guk ezagu-tzen ez dugun dokumentu bat, plano bat, aurkeztu zuela». Bertan, San Miguel-Anaka eremuan «arauzko neurrietako futbol zelai bat jarriko dutela planteatzen da».
«Horrekin argi gelditzen da alkateak gezurra esan zigula ba-tzorde informatibo batean, eta hori salagarria iruditzen zaigu», azpimarratu zuen Mitxelenak. «Onartezina da. Ez dira nahikoak kode etikoak eta gardentasun portalak; egunerokotasunean izan behar da gardena».
No hay comentarios:
Publicar un comentario