viernes, 27 de febrero de 2015

Eragileekin bildu da EAJ Irunen euskarak bizi duen egoera aztertzeko

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 26 de Febrero de 2015.

Eragileekin bildu da EAJ Irunen euskarak bizi duen egoera aztertzeko

|
Jueves, 26 de Febrero de 2015 - Actualizado a las 06:09h

Xabier Iridoy
Xabier Iridoy

IRUN 
- Irungo EAjk hirian euskarak duen presentzia eta honen egoerari buruz hitz egin eta hausnarketa egiteko bilera egin du zenbait eragile eta aditurekin.
“Bilera hau Xabier Iridoyk eta bere lan taldea hiri proiektua osatzeko aurrera eramaten ari diren topaketen baitan” kokatzen da eta oraingoan, EAJk esan du ohar batean, “euskararen errealitatea ondo ezagutzen duten pertsonekin bildu dira, haien ikuspuntuak eta ekarpenak jasotzeko”.
Bileran honetan, besteak beste, hezkuntza arloan euskarak duen garrantzia, inmigrazioaren eraginez Irungo kaleetan entzun ahal den hizkuntzen aniztasuna, hizkuntza menperatzen ez duten familiei laguntzak emateko beharra, Udalak euskarazko aisialdia programatzerakoan dituen hutsuneak edo teknologia berriek euskara sustatzeko ematen dituzten aukerak aztertu dituzte.
BEHERAKADA Era berean, “azken bosturtekoan hiritar euskaldunen eta ama hizkuntza euskara dutenen kopuruaren beherakada nabarmendu” zuten lan-bilera honetan eta “euskararen transmisioa landu eta hiztunen komunitatea trinkotzeko beharra” plazaratu zuten.
Horren harira, “euskararen normalizazioan urratsak ematen” ari diren arren, “Irunen hizkuntza hau egoera minorizatuan” dagoela eta bere erabilera oraindik baxua dela adierazi ondoren, “horretan guztian, Udalak ere bere ardura baduela” baietsi zuen Xabier Iridoyk.
“Hizkuntzaren erabilera sustatze aldera, Irungo Udalak ekintza zehatzak eta eraginkorrak” planteatu behar dituela azaldu zuten EAJ-PNVk antolatutako topaketan parte hartu zuten ordezkariek. - X.S
.

No hay comentarios: