viernes, 27 de febrero de 2015

Irun Txartela beharko da aurten Solas-Jolasen izena emateko

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa , el jueves día 26 de Febrero de 2015.

Irun Txartela beharko da aurten Solas-Jolasen izena emateko

Aurretiko izen-ematea astelehenean zabalduko da HAZa eta 010 telefonoaren bitartez
XABIER SAGARZAZU - Jueves, 26 de Febrero de 2015 - Actualizado a las 06:09h
Fernando San Martin zinegotzia eta Arantxa Zulet teknikaria, atzo Euskara arloko bulegoetan egin zuten agerraldian.

IRUN 
- Uda honetan Irungo Udalak antolatzen duen Solas-Jolas udaleku irekietan izena emateko “Irun Txartela erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta aurretiko izen-ematean posta elektronikoaren helbidea ere eskatuko da, programari buruzko komunikazio guztia honen bitartez egingo da eta”.
Hauxe izango da 2015. urte honetako Solas-Jolasek izango duen berrikuntza nagusia eta programaren helburuak, ohi bezala, “umeen artean euskararen erabilera sustatu eta hizkuntzarekiko jarrera hobetzea” izango direla azaldu dute Fernando San Martin, Euskara zinegotziak, eta Arantxa Zuletek, arlo honetako teknikariak.
Aurtengo Solas-Jolas “uztailaren 3tik 24ra eskainiko da Dunboa, Elatzeta, Toki-Alai eta Pio Baroja ikastetxeetan egoitza izanik, eta abuztuaren 4tik 25era. Guztia, 2005. eta 2010. urteean artean jaiotakoei zuzendutda (Haur Hezkuntzako lau eta bost urteko umeentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko lau mailentzat, alegia) eta baita ere dibertsitate funtzionala duten bosgarren eta seigarren mailakoentzat”, azaldu du Fernando San Martinek.
ZAILTASUNAK “Ez da erraza izaten udan libre dauden ikastetxeek eskatzaileen beharrak asetzea; iaz adibidez, Lekaenean lanak zeudela eta zailtasunak egon ziren, eta aurten erronka bikoitza” izango dela, Lekaenea bera eta Dunboa !ez bait dira eskura izango. Hala ere, uztailean 515 plaza eta abuztuko beste 100 inguru betetzea espero” dutela esan du Arantxa Zulet teknikariak.
Solas-Jolasen parte hartu nahi dutenek, datorren astelehenean, martxoaren 2an hasi eta martxoaren 10a bitartean, aurretiko izen-ematea egin beharko dute, www.irun.org webgunean, HAZ, Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren autozerbitzurako terminaletan edo 010 telefonoaren bitartez.
“Aurten, ohiko datuez gain, posta elektronikoaren helbidea eskatuko zaie, honen bitartez egingo baita Solas-Jolasi buruzko komunikazio guztia; eta ez daukanak, Udalak komunikabideen bitartez ematen dituen abisuei adi” egon beharko duela ohartarazi du Euskara zinegotziak.
Aurretiko izen-ematea egin ondoren, behin-behineko zerrendak martxoaren 23an erakutsiko dira www.irun.org webgunean eta 010 telefonoaren bitartez eta hilaren 27ra arte erreklamazioak aurkeztu ahalko dira. Apirilaren 1ean behin-betiko zerrenda argitaratuko da eta plazen zozketa apirilaren 13an egingo da.
IRUN TXARTELAREKIN Plaza lortzen dutenei, posta elektronikoa helduko zaie, eta honetan, bi esteka izango dituzte; bata, apirilaren 20tik 30era behin-betiko izen-ematea eta ordainketa HAZ Online zerbitzuaren bitartez eta derrigorrez Irun Txartelarekin egiteko, eta bestea, oraindik ez badute, Irun Txartela bera eskatzeko orrira eramango dituena.
“Aurreko udazkenean eskola materialerako diru-laguntzak eskatzeko Irun Txartela erabili behar izan zenez ,Solas-Jolaserako askok eskura izango dutela” uste du Udalak.
Solas-Jolasek prezioa mantenduko du (70 euro eta 52,50 euro txanda berean bi anai-arrebak edo gehiagok parte hartzen badute)
.

No hay comentarios: