Hiru antzerki Euskararen hilabetea ospatzeko
Euskara udal arloak eta Irungo ikastetxeak Euskararen Hilabetea antolatuko dute martxoan. Ekimen honen barne hiru an-tzerki saio burutuko dira datorren hilabetean, bakoitza adin tarte zehatz bati zuzenduta.
Haur Hezkuntzako txikiek 'Hiru txerritxoak' antzezlana ikusiko dute. Ipuin klasikoan oinarrituta dagoen antzerkia Glu Glu Produkzioen eskutik iritsiko da Irunera. Obra honi gaur egungo edukiak eta formak gehitu zaizkio: dantza, jolas eta abestien bitartez hiritar bizitza dibertigarria eta osasungarria posible dela ikasiko dute haurrek.
Lehen Hezkuntzako ikasleek 'New Orleansko Cyrano' an-tzezlana ikusiko dute. Vaiven Produzkioen obra honek umorea, emozioa eta zuzeneko jazz erritmoak nahasten ditu, maitasun istorio bat kontatzeko.
Azkenik, Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek Pikor Teatrok an-tzeztuko duen 'Jauzi hirukoitza' ikusiko dute. Obra honek maite dugun pertsona bat galtzeari dagokion dolu-prozezuaz eta hori egoki gainditzeak duen garran-tziaz hitz egiten du, eta gai honi buruz hausnartzeko proposamena luzatzen die ikusleei.
Beste aldetik, Euskararen Hilabetearen barne ikastetxe eta institutuek euskarazko ekoizpenak plazaratzeko aukera izango dute, argitaratuko diren bi aldizkari berezietan. Argitalpenak martxoaren azken egunetan kaleratuko dira, programa honen bukaerarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario