Larunbatetako azokara zabor bilketa berezitua «berandu» datorrela dio Bilduk
- M.A.I.
- IRUN
Bildu Udal Taldeak larunbatetako Urdanibia plazako azokan Txingudiko Zerbitzuak martxan jarri duen bilketa berezitua «positibotzat» hartzen duela adierazi zuen atzo. Hala ere, beste hainbat ñabardura ere aipatu zituen.
Aurreko otsailaren 14an, azoka bere ohiko Urdanibia plazara itzultzearekin, «Txingudi mankomunitateak, azokan sortzen den hondakina biltzeko sistema aldatuko duela iragarri eta martxan jarri du», gaikako bilketa edukiontzi ezberdinekin ahalbideratuz. Lehenik eta behin, «bilketa berezitu hau martxan jartzeko ez zela beharrezkoa azoka Urdanibia plazara itzultzera itxaron behar», aipatu zuen Bilduk. Baina batez ere, denbora luzez eskatutako zerbait dela. «Agintaldi honen hasieratik, eskualde honetan birziklapen tasa handitu asmoz proposamen bat baina gehiago luzatu izan dugu komunikabideen aurrean, mankomunitateko batzar eta bileretan eta baita Irungo osoko bilkurara mozioa bat aurkeztu ere. Hasieratik, Bilduk sortzaile handien bilketa berezitua egin beharra zegoela adierazi eta eskatu du eta horien artean larunbateko azoka izan da puntuetako bat. Bertan sortzen den hondakina (organikoa, papera, plastikoa...) orain arte, dena elkarrekin errefus bezala bildu izan da, zabortegietara bidalita ondoren».
Eta nahiz eta «urrats positibotzat baloratu behar» Bilduk «urrats txiki honi beste pila gehitzea falta dela» adierazi nahi zuen, «ezin baitugu ahaztu Txingudi mankomunitateko birziklapen tasa Gipuzkoako baxuenetakoa dela».
No hay comentarios:
Publicar un comentario