Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
martes, 24 de noviembre de 2015
COP21 labela eman dio Frantziak Uhinak kongresuari
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el lunes día 23 de Noviembre de 2015.
COP21 labela eman dio Frantziak Uhinak kongresuari
Azken edizioko irudi bat. / F. DE LA HERA
Azaroaren 30etik abenduaren 11ra Parisen egingo den Klima Aldaketaren Konferentzia dela-eta sortu da
DV
IRUN
Frantziako Ekologia, Garapen Jasangarria eta Energiako ministroak bidalitako gutun batean, Ficoba eta AZTI (Itsan eta Elikagai Berrikuntzan aditua den Zentro Teknologikoa) Uhinak kongresuaren antolatzaileek baieztapena jaso dute COP21 labela eman zaielako.
Azaroaren 30etik abenduaren 11ra arte egingo den Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko XXI. Konferentziaren testuinguruan jarri zuen abian Gobernu frantziarrak aitorpen hori. Horrekin, dinamika positibo bat sortu nahi da Konferentzia horren inguruan, bai Frantzian bertan bai mundu osoan bultzatutako ekimen eredugarri jakin batzuk –esaterako, Uhinak– balioan jartze aldera.
COP21 labela emateak berekin dakar Pariseko Konferentziaren logotipoa erabili beharra Uhinakeko komunikazio-euskarrietan, tokia ere izango baitu konferentzia horren webean (www.cop21.gouv.fr) eta COP21-eko Idazkaritza Nagusiak bultzatutako gizarte-sareetan.
Ander Sarratea Ficobako gerenteak oso positiboki baloratu du aitorpen hori: “Uhinak Ficobak bultzatu eta antolatu duen lehenengo kongresua da. Frantziako Gobernuak eman digun labelak kanpotiko aitorpena ematen dio Uhinaken kalitateari, eta jardunaldi garrantzitsu bihurtzen du klima-aldaketaren eta haren ondorioei irtenbideak bilatzeko eztabaidan”.
Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu zituen urrian. Bertan, planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu zituzten Euskadikoak eta Akitaniakoak prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario