jueves, 26 de noviembre de 2015

Ekitaldi ugari izango dira Irunen Euskararen Egunaren inguruan

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 26 de Noviembre de 2015.

Ekitaldi ugari izango dira Irunen Euskararen Egunaren inguruan

Musika, antzerkia edo kirola uztartuko dira eta Udalak adierazpen instituzionala egingo du
XABIER SAGARZAZU - Jueves, 26 de Noviembre de 2015 - Actualizado a las 06:11h
Arantxa Zulet eta Josune Gómez, atzoko agerraldian.
Arantxa Zulet eta Josune Gómez, atzoko agerraldian.

IRUN 
- Irungo Udalak “adin guztien-tzako ekitaldi sorta anitz eta zabala” antolatu du aurten Euskaren Eguna dela eta, asteburu honetan bertan hasi eta abenduaren 9ra bitarte.
Hala esan du atzo Josune Gomez Euskara zinegotziak, Arantxa Zulet teknikariarekin batera, antolatutako ekitaldien programa aurkezteko.
“Aurten, Euskararen Eguna era bateratuan ospatuko dute administrazio guztiek eta ildo honetan, udal bozeramaileen batzordera adierazpen instituzionala onartzeko proposamena eramango da, eta honetan, Irungo kale, plaza, lorategi edo an-tzeo besteren bati Euskaldun Berriaizena jartzeko proposamena luzatuko” dela aipatu du Gómezek.
MUSIKA, KIROLA ETA BESTE Bestalde, ekitaldi programan musika, kirola, antzerkia eta beste zenbait uztartuko dira euskara eta honen erabilera eta ezagutza aldarrikatzeko. Honela, larunbata honetan bertan, Amaia kultur zentroan, 20.00etan, Ez Dok Amairu Gogoratuz. Herritarron sentikaria ikuskizunarekin talde aintzindariaren kantuak abesten gozatzeko aukera izango da.
Igandean aldiz, Igande Sasoi ekimenaren edizio berezi bat burutuko da Colon pasealekuan, 10.00etatik 13.00era. Ohi bezala, kirol desberdinak praktikatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek eta oraingoan,ETB1eko Gu ta Gutarrak programako Txurru eta Jaione de la Calle izango dira animatzaileak.
Abenduaren 1ean, datorren asteartean, Iñigo Asensioren Euskara Munduan dokumentala ikusi ahalko da 19.30ean Amaian eta jarraian egileakin solasaldia egingo da. Hilaren 2an aldiz, Maider Galarza ipuin kontari arituko da CBA liburutegian 17.30ean eta 19.30ean, Amaian,Amama filma ikusi eta ondoren aktoreekin solasean aritzeko aukera egongo da.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Irunek Hondarribian egingo den Mintzodromoarekin bat egingo du (autobusa ere doan jarriko dute ) etaPuztukiArt ekimena egingo da San Juan plazan, euskararen inguruko mezu eta sentimenduak jaso-tzeko. Arratsaldean, 21.00ak aldera, puztukiak aireratuko dituzte.
Abenduak 9an azkenik, ikasleei Buah Txabal ikuskizuna eskainiko zaie eta eta 17.30ean, Amaian, txikiei, Euskararen Taupadak.
Ikuskizun guztietarako gonbidapenak doan dira eta turismo bulegoan eskuratu ahal dira
.

No hay comentarios: