Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
viernes, 4 de diciembre de 2015
Benetako konpromisorik ez duelako, Bilduk ez du «bat egiten udal adierazpenarekin»
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el viernes día 4 de Dicimbre de 2015.
Benetako konpromisorik ez duelako, Bilduk ez du «bat egiten udal adierazpenarekin»
M.A.I.
IRUN
«Benetako konpromisorik hartu ezean, euskara ez da haziko», zioen atzo Irungo EH Bilduk. Hori dela eta, ez zuen «alkateak eginiko adierazpenarekin bat egin. Garbi adierazi behar dugu Irun euskaldun baten alde lanean jarraituko dugula, helburu hau bilatzen dutenekin batera».
Bere ustetan «erakunde publikoek, euskaldun berriak eta hiztun aktiboak lortu ahal izateko, baliabide egokiak jarri behar dituzte. Benetan honetan eragin nahi badugu, adierazpen instituzional hutsaletatik aldendu eta benetako konpromisoak hartzea ezinbestekoa da. Euskara ez da berpiztuko gure hiriko plaza bati euskaldun berrien plazaren izena jarriz». Ildo horretan, hainbat proposamen luzatu zituen: «Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskara administrazioko lan eta zerbitzu hizkuntza bihurtzea. Irunen euskararen arnasguneak (espazio sozial euskaldunak) indar-tzea. Irungo Udaleko kontratazio-publiko eta lehiaketa guztietan hizkuntza irizpideak txerta-tzea. Hiztun berriak lortzeko erraztasunak jartzea eta ikasi nahi duten guztientzat doakoa izan dadin urratsak ematea».
No hay comentarios:
Publicar un comentario