«Euskararen egoera hobetzeko lanean jar dadin» eskatu dio SPIk Udalari
- M.A.I.
- IRUN
Sí se Puede Irunek, Irungo Udalak «urteetan zehar euskarari eman dion garrantzi eza salatu» nahi izan zuen atzo, Euskararen Egunean eta horrekin batera zazpi neurri proposatu «gure hizkuntz aniztasuna zaindu eta euskararen egoerak hobera egin dezan» eta helburu horretan «lanean jar dadin lehenbailehen».
«Irungo haurtzaindegien eta euskaltegien arteko zerbitzu osagarriak eskaintzea», proposatzen du SPIk, baita «euskaltegien kalitatezko baliabideak eta eskain-tzak behar berrietara etengabe egokitzea» ere, helduen euskalduntzea «kalitatezkoa eta doan» izatea helburua izanik. Hizkun-tza hedatzeko, «lan-munduan euskara planak abian jartzeko eta garatzeko elkarlan iraunkorra eta laguntzak hedatzea», «gazte zein helduen aisialdian eta kirol jarduera orotan euskararen erabilera laguntzeko egitasmoak etengabe bultzatzea» eta «euskarazko kulturaren ekoizpenak irundarrok ezagutzeko aukerak eduki ditzagun, dinamika eta programak bultzatzea» proposatzen du. Azkenik, «Europako Hizkuntzen Markoa C-2 maila bertatik bertara eskaintzea, euskararen kalitatea zaindu eta hobetu dadin».
No hay comentarios:
Publicar un comentario