Gizarte topaguneko eta jantoki sozialeko zerbitzua «okerrera» doala salatu du EH Bildu udal taldeak
- M.A.I.
- IRUN
EH Bildu udal taldeak Irungo Gizarte Topaguneko eta jantoki sozialeko zerbitzua «okerrera» doala salatu du, eta baita Udal Gobernuaren «giza sentsibilitate gabezia eta gardentasun falta».
EH Bilduko zinegotziek gogorarazi dutenez, «2010.urtetik martxan dagoen zerbitzu ezezagun honek baliabiderik ez duten pertsonei dutxatzeko eta arropa garbitzeko instalazioak eta egongela bat» eskaintzen du, «bazkaltzeko aukeraz gain. Jantokira sartzeko aurretik gizarte langileengana joan beharra dago, non eskatzaileen kasu eta beharrak aztertu ondoren, zerbitzura sarbidea ematen duten, ala ez, erabakiko duten». EH Bilduk azaldu du erabiltzaileek «zerbitzuaren inguruko informazio gabezia eta jantoki sozialerako sarbiderako baldintzen ezjakintasuna» aipatu dituztela oztopoak bezala, informazioa «nahiko nahasia, iluna eta gehienetan faltsua delako».
«Udaleko zerbitzu asko bezala, gizarte topagune eta jantoki sozialeko kudeaketa azpikontratatua dago, kasu honetan RAIS enpresarekin, nork, era berean, janaria hornitzen duen enpresa azpikontratatzen du». EH Bilduk azpimarratu du «'gardentasunaren Udaletxeak' bultzatzen duen azpikontrata kate honek informazio sinesgarria eta arduradunak ezagutzea» galarazten duela. «Horregatik ezinezkoa da janariaren kalitatea eta kantitatea nabarmenki okerrera egitearen arrazoiak, ezta erabiltzaileen berezitasunak ezta osasun beharrak kontutan ez hartzearen arrazoiak jakitea. Araudian argilun asko daude, eta sarbide eskubidea subjetibitatearen esku gera-tzen da gehienetan».
«Sinpleki asistentzialak»
Udal taldearen Gizarte Politikatik Gizarte Zerbitzuen helburuetako bat «inklusio sozialerako prozedurak ahalbidetzea dela uste badugu ere, Irungo Gizarte Zerbitzuak sinpleki asistentzialak dira, karitatetik gertu, eta ez dute topaguneko eta jantokiko erabiltzaileak egoera horretara eraman dituzten problematiketan sakontzen. Honek ez die pertsonen pobrezia eta gabezia egoerei konponbideak ekartzen».
EH Bilduk salatu du Udal Gobernuak «zerbitzu batez arro azaldu eta bere auto-atseginean hondoratzen» dela, «baina ezer gutxi egiten du hura hobetzeko eta bazterketa sozialaren errealitatea pairatzen duten pertsona erabiltzaileei behar bezalako zerbi-tzua eskaintzeko».
No hay comentarios:
Publicar un comentario