sábado, 2 de enero de 2016

Tren maketak denen gozamenerako

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 2 de Enero de 2016

Tren maketak denen gozamenerako

HAMARGARREN URTEZ, BIDASOKO 7301 TRENZALEEN ELKARTEAK GABONETAKO ERAKUSKETA ZABALIK DU IRUNGO GELTOKIAN
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA - Sábado, 2 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:10h
Txikiak eta gurasoak, Irungo trenzaleen erakusketako 20 metroko karratuko maketa ikusgarriari begira.
Txikiak eta gurasoak, Irungo trenzaleen erakusketako 20 metroko karratuko maketa ikusgarriari begira.

G
aurko eta betiko opari eta jostailuak dira, bereziki Gabonetan, garai eta mota guztietako tren maketak. Hasi txikienentzako egurrezko bagoi eta lokomotoretatik, eta puntako azken makinetara, era guztietako osagarriekin batera: trenbideak, geltokiak, zubiak, mendiak edo hiriak islatzeraino.
“Batzuk, txikitako jolasa dena heldu gareneko denborapasa eta afizio bihurtzen dugu”, esaten du Tomás Fernández de Barrenak, Bidasoko 7301 Trenzaleen Elkarteko presidenteak, Irungo geltokian egun hauetan ikusgai jarri duten tren maketen erakusketaren inguruan.
“Hamargarren urtez ari gara erakusketa antolatzen eta jendeak eskertu egiten du. Gustura etorri ohi dira urtean zehar prestatzen joaten garen lanaren erakustaldi txiki hau ikustera. Eta noski, umeak dira honetaz gehien goza-tzen dutenak”, esaten du Irungo trenzaleen elkarteko buruak.
ESKALA DESBERDINAK Astelehenera arte dago erakusketa zabalik, 18.00ak eta 20.00ak artean, Irungo distan-tzia luzetako geltokian dagoen lokal batean, ADIF trenbideen kudeatzaileak duen Geltoki irekia programaren baitan. Bertan, “eskala desberdinetako tren maketak ikusi ahal dira, hasi maletatxoan sartzen den Z eskalatik eta bost hatzetakoraino.
Tartean, Baionako Jacques Snamenskyk eta honen semeak prestatu duten 20 metro koadroko maketa ikusgarria dago, G eskalan eraikia, hiru zirkuitu, geltokia eta xehetasun guztiekin. “Trenen norabidea, argiak, soinuak edo abiadura kontrolatu ahal dira, tabletan instalatzen den aplikazioa eta wifi konexioa erabiliz”, azaltzen du 58 dituen Bidasoko 7301 Trenzaleen Elkarteo kide honek.
“Trenek umeak zoratzen dituzte. Urtero etortzen gara erakusketara, behin baino gehiagotan gainera”, esaten du 3 eta 9 urteko semeekin etorri den Ignacio Garcíak.

No hay comentarios: