Bilduk klausula sozialak lantzeko prest dagola dio baina talde politiko guztiek ez dituztela berdin ulertzen
- M.A.I.
- IRUN
Udal kontratazioetan erabiltzen diren klausula sozialen inguruan Irungo Euskal Herria Bildu udal taldeak bere iritzia eman du, talde sozialistako bozeramailea den Miguel Ángel Páezek joan den astean egindako adierazpenen ondoren.
Páezek emandako informazioa «SPI udal taldeak otsaileko Osoko Bilkuran egindako eskaera baten ondorio» dela aipatu zuen Bilduk. «Udal gobernuak klausula sozialen gaia berrartzera eta orain artekoa justifikatzera behartuta ikusi du bere burua». Ezker abertzalea urtetan zehar gai hau lantzen aritu dela eta klausula sozialak kontratazioetan sartzen saiatzen ibili dela esan zuten ere. «Gaur egun udalean gauden talde guztiek klausula sozialak zer diren ez dugu berdin ulertzen».
Adibide bezala, udal talde ezkertiarrak «2014ko irailaren 17an jantoki sozialaren kontratazioan planteatutakoa» jarri zuen: «irabazirik gabeko elkarte bat kontrata-tzeko aukera emango luken kolaborazio hitzarmena sinatzea; kontratu erreserbatu bat egitea; izaera sozialeko kaudimen teknikoa edukitzea (kontuan hartu halako zerbitzu bat eman izana, pertsonala berezitua edukitzea...); esleipen irizpideetan aldiz, komunitatean integrazioa bultzatzea, kontratuari gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak aplikatzea berdintasun plana edukita, azpikontratu ditzaketen zerbitzuen % zehatz bat gizartera-tze enpresekin edo irabazi asmorik gabeko elkartekin izatea...».
Hau adibide, «gure taldeak klausula sozialen alorrean lan egiteko prestutasun osoa azaltzen du» dio Bilduk, «eta udal honek azpikontraten politikarekin jarraitzen duen bitartean, kontratazio horien helburua ekonomikoa izatetik soziala izatera pasa arte lan egingo dugula».
No hay comentarios:
Publicar un comentario