domingo, 22 de mayo de 2016

Irungo jaietako herri bazkaria ekainak 25ean izango da

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 22 de Mayo de 2016.

Irungo jaietako herri bazkaria ekainak 25ean izango da

Sarrerak ekainaren 3an eta 4an salduko dira, 18 urtetik gorakoentzat, 18 eurotan
XABIER SAGARZAZU - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h
Aurreko urteetako batean Ficobako jaietako herri bazkarian hartutako irudia.

IRUN 
- Alardeak aparte azken urteetan Irungo jaietako hitzordu nagusienetakoa bilakatu den koadrilen herri bazkaria ekainaren 25ean egingo dute Ficoban.
Antolatzaile den Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteko kideek ostiralean eman zituzten aurten ere Ficoba erakustazokako bi pabilioi 1.800 lagunekin betetzeko erronka duen hitzorduaren eta honen inguruan egingo diren ekitaldi guztien xehetasunak.
Antolatzaileek Antxeta Irratiaren 15. urteurrena ospatuko dute eta eta euro bat gordeko da, sarrerako, errefuxiatuentzat
Alde batetik, gogora ekarri zuten, beste behin, koadrilen herri bazkari hau “helduentzako dela bakarrik eta adin txikikoei sarrerarik ez erostea” eskatu zieten, “ezingo baitira sartu”. Sarrerak, aurten ere, zenbakituak izango dira eta “bi zatitan banatuko dira, 24 urtetik gorakoentzat eta 18 eta 24 urte artekoentzat, adin guztietako jendeak parte hartzea nolabait bermatzeko”.
OMENALDIA Betti Gotti elkarteak euskara sustatzea du helburu nagusi eta herri bazkarian bildutakoak, besteak beste, udalekuak antolatzera bideratzen ditu. Euskara dute lanerako gai eta horregatik, “aurten 15 urte betetzen dituen Antxeta Irratiaren logotipoa, omenaldi modura, banatuko diren kolore berde argiko zapietan” erabiliko dela iragarri dute. Aldi berean, bazkarirako saltzen den sarrera bakoitzeko, antolatzaileek euro bana gordeko dute, errefuxiatuentzat.
PROGRAMA ZABALA Ekainak 25ean, bazkariarekin batera, programa zabala izango dute (koadrilen olinpiada, poteoa, elektrotxaranga eta DJak) eta kamiseta, bandera eta pankarten lehiaketak ere bai.
Guztien xehetasunak eskura daude, dagoeneko, www.bettigotti.eus webgunean eta sare sozialetan
.

No hay comentarios: