sábado, 22 de julio de 2017

Zirkoa eta musika batuko ditu Girabirak hilaren 29an Soroxartan

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 22 de Julio de 2017.

Zirkoa eta musika batuko ditu Girabirak hilaren 29an Soroxartan

2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Zirkoa eta musika

IRUN. 
Ezmugak eta Txikis del Bidasoa elkarteek, laguntzaile duten Irungo Udalarekin batera, datorren larunbatean Soroxartako parkean egingo den Girabira programaren aurtengo lehenengo saioa aurkeztu dute. Oraingoan, 18.00etatik 22.00tara, zirkuko arteak uztartuko dituzte ohiko osagai izaten den musikarekin. Armiarma Compagnie taldeak ekilibrismo, trikimako eta malabareen tailerrak egingo ditu, Trotamundos taldeak Historias de un baúl ikuskizuna eskainiko du eta gipsy jazzestiloko musika, Sur Le Feel taldeak jarriko du. Argazkia: X.S.

No hay comentarios: